Euskal azoka egingo dute larunbatean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 11a, 15:03

Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatuta, Gurulako Azoka, edo "gura dogulako" azoka, izango da larunbat honetan, abenduak 13, Getxo udalerriko Itzubaltzeta / Romo herrian. Aurten estreinatuko den ekimen berri hori goizeko 10etan abiatuko da, txupinazoaren ostean. Une horretatik aurrera, Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa dastatzeko zein erosteko aukera izango da. Era berean, artisauen produktuak ezagutu eta erosteko parada izango da Santa Eugeniako plazaren pean dagoen karparen barruan jarriko diren dozenaka saltokietan. Jai eta baserri giroan, bertako jakiek protagonismoa hartuko dute, taloak, euskal gozogintza eta eusko labeldun bildotsa nagusiki. Azoka Bizkaiko Txakolina arautzeko kontseiluak eta BBK-k laguntzen dute. Bestalde, larunbatean ere baina gauean Itzubaltzeta gaztetxeak kontzertua eskainiko du bere aretoan. Irudian, jai batzordeak plazaratutako kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun