Enpresetan Praktikak Europan Zehar programaren deialdi berria zabaldu du EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, BBK Gaztelanbidean Fundazioaren laguntzaz. Europako herrialdeetan lehenengo esperientzia profesionala eskuratu nahi duten titulatu gazteei zuzenduta dago programa hau. Hirugarren deialdi honetan EPEZ programak 45 beka eskainiko dizkie -iaz baino hamar gehiago- Bizkaian erroldatutako eta EHUko edozein campus edo ikastegitan dabiltzan neska-mutilei. Aukeratutako lagunek praktikak egingo dituzte Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublikan, 14 asteko egonaldietan. Praktikak honela banatuko dira: hiru aste hizkuntza eta kulturaren aldetik trebatzeko eta hamaika aste praktika profesionalak egiteko aipatutako herrialdeetan kokaturiko enpresetan. Izena emateko epea urtarrilaren 13an bukatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 946 013 679 telefono zenbakira deitu edo enplegubizkaia[a bildua]ehu.es helbidera mezua bildaltzea badago. Argazkian, hiru ikasle praktiketan EHUn.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!