Beste urte batez, Sahararen aldeko euskal karabanarekin bat egin du
Gorlizko Udalak, "Piztu itxaropena" leloari eutsiz. Horrenbestez, elikagaiak (azukrea, atuna eta hegaluzea oliotan, arroza, pasta eta lekaleak) eta higiene-gaiak (konpresak) batzen hasi dira jada. Horiek urtarrilaren 23ra arte eraman ahal izango dira kultur etxera (Ibarrena etxea, Krutzeta kalea 5), edo udaletxeko bulegoetara (beheko solairuko harrera gelan). Bitartean, Itzubaltzeta / Romoko supermerkatuetan ostiral eta larunbatean egingo dute bilketa. Besteak beste, Kresaltxu kaleko Simply Romo (Sabeco) eta BM Romo, Serantes kaleko Eroski Romo eta Pinuetako Eroski dendek batuko dituzte Sahararako elikagaiak eta higiene-gaiak. Ordutegiari dagokionez, bihar, 17:00etatik 21:00etara izango da; eta etzi 9:00etatik 14:00etara. Diruz lagundu nahi dutenek, berriz, ondoko Euskadiko Kutxaren kontu zenbakian egin dezakete: 3035-0080-94-0800054177. Argazkian, Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso zuten ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean, 2006ko otsailaren 27an.