Uneotan Algortako Urgull kalea itxita dauka Espainiako Guardia Zibilak eta ez du bertatik igarotzen uzten. Gutxienez, dozena bat polizia parte hartzen ari da operazio horretan. Oraingoz ez dago jakiterik miaketa, atxiloketa edo beste mota batetako operatiboa den Urgullen jarritakoa. Auzokideak larritasunez hartu dute erakunde armatuko kideen presentzia eta, gehienek, astelehenean eta atzo egindako atxiloketekin lotu egin dute. Izan ere, orain arte, sei dira Uribe Kosta eskualdean, oraindik zabalik dagoen operazioan, atzemandako herritarrak. Astelehenean, Akitaniako Gerde herrian Aitor Artetxe algortarra atxilotu zuten. Ordu batzuk beranduago, Algortako Amets Ladislao eta Ibai Egurrola zein Leioako Jabi Gutierrez harrapatu zituzten. Eta atzo, berriz, Marimertxe Alcocer algortarra eta Maribel Prieto berangoztarra atzeman zituzten. Gaur bezala, arratsaldeko 20:00etan jarritako mobilizazioen aurretik egin zituzten atzoko atxiloketak. Argazkian, guardia zibil bat kontrol bat zaintzen artxiboko irudi batean /
Indymedia Euskal Herria.