Ertzaintza eta udaltzainak ere hurbildu ziren atzoko miaketetara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 12:42

Dirudienez Lainoa taberna miatzen aritu zen atzo, Algortako Urgull kalean, Guardia Zibilak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. 19:30ak inguruan heldu ziren bertara poliziak. Illetara ordu berean iritsi ziren. Bidebarri eta Salsidu kaleen arteko zatia moztu zuen Guardia Zibilak, Marimertxe Alcocerren pisua miatzeko. Andra bertara nola eramaten zuten ikusi zuten hainbat lekukok. Algortan 20:00etan manifestazioa egin zuten 320 lagun inguruk. Urgullen paretik igarotzean Guardia Zibilaren aurkako oihuak ugaritu ziren. Manifestazioa amaitzean lagun asko hurbildu ziren Illetara, eta bertan egon ziren presoak askatu eta poliziaren aurkako oihuak botatzen. Ertzainak eta udaltzainak bertara joan zirenean izan ziren tentsio uneak, guardia zibilen eta protesta egiten zegoen jendearen artean kokatu zirenean. 23:40ak aldera amaitu zuten Marimertxe Alcocerren etxea miatzen. Berangon, bila dabiltzan Andoni Elkanoren etxera joan ziren poliziak. Bitartean, gaurko, mobilizazio bana dago deituta Algortako Telletxe plazan eta Leioako Boulevardean, 20:00etan. Argazkian, Guardia Zibila eta Ertzaintza atzo Illeta kalean / Etengabe.

Algorta eta Leioakoa ez ziren atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko atzo egindako mobilizazio bakarrak izan. Presoen Aldeko Taldeek (PAT) deituta, 40 ikasle inguruk parte hartu zuten, Bilboko Magisteritza Eskolak egindako elkarretaratzean. Bitartean, gaur bertan eramango ei dituzte epailearen aurrera Frantziako Poliziak atxilotutako Aitzol Iriondo, Eneko Zarrabeitia eta Aitor Artetxe algortarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun