Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, hainbat errepide moztuko dituzte igandean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 14:04

Leioako XXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, igande honetan, abenduak 14, trafikoa etenik egongo da Avanzadako errepidearen hainbat tarteetan, goizeko 7etatik arratsaldeko 4ak arte. Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano doktorea kaleen arteko zatia moztuko dute, Getxotik Bilborako noranzkoan. Horretaz gain, Auzo Etxerako bide eta Udaletxeko bidearen artean tartea egongo da itxita, Bilbotik Getxorako noranzkoan. Getxotik Bilbora doazen ibilgailuek errepidetik irten eta Sabino Arana kaletik joan beharko dute, gero Sabino Arana zeharkatzen duten kaleetariko batetik Luis Bilbao Libano doktorea kalera irteteko, eta handik berriro ere Avanzadako errepidera, udal iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik irten beharko dute. Argazkian, garabia autoa eroaten Leioan.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguruetan kotxean doazenea kontu handiz ibiltzeko eskatu diete, seguru asko azokara jende asko joango da eta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun