Getxo udalerrian barruti kontseiluak eratzea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 14:33

Getxo udalerrian barruti kontseiluak eratzeko pausuak eman daitezen, abenduaren 23ko udal batzarrerako mozioa aurkeztu du tokiko Alderdi Popularrak. Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailearen hitzetan, "gero eta gehiago dira, udal gaien eztabaidan parte hartzeko bideak zabaltzea eskatzen duten auzotarrek". Ildo horretan, udalerriaren kudeaketan herritarren parte hartze zuzena sustatzea Udalaren "lehentasunetako bat" izan beharko litzatekeela uste dute popularrek, "udal hauteskundeak igarota ere, getxoztarrek erabaki ahalmena izateko". Hartara, "udalerria zelakoa den ikusita", bost izan beharko lirateke barruti kontseiluak Arrueren iritziz. Getxok, Algortak, Areetak, Itzubaltzeta / Romok eta Negurik hartuko lukete kontseilu bana. "Hala ere, bost izan beharrean, hiruzpalau ere izan daitezke", Getxoko PPk dioenez. Argazkian, Getxoko PPren agerraldietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun