Segi: "bizi gaitezen euskaraz euskara bizi dadin! "

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 17:58

BEC-en burutuko den ekitaldian parte hartzeko deia luzatu nahi dugu, duela 10 urte bezala herri honek pausu bat harago doala erakutsi behar baitu. Baina batez ere gure eguneroko bizitzan pausu bat harago ematera deitzen dugu gazteria, borrokan, kalean, lagunekin… bizi gaitezen euskaraz euskara bizi dadin! Duela 10 urte herri honek ozenki oihukatu zuen "Bai euskarari!". 10 urte hauetan herri mugimenduak borroka ugari burutu ditu euskararen ofizialtasunaren bidean. Izan ere, Euskal Herria zatitua, zapaldua eta ukatua den herria da. Egoera honen ondorioa da euskarak bizi duen egoera larria. Etsaiak helburu argi bat du Euskal Herria deuseztatzea, eta bide honetan euskararen desagerpena bilatzen du. Ikusi besterik ez ditugu hizkuntza politikak. Frantziar estatuak euskara ez du hizkuntza ofizialtzat onartzen, hortaz frantses bezala ikasi, lan eta bizitzera behartzen gaituzte. Espainiar estatuari begira bi administraziopean zatituak gaude, Nafarroari begiratuz euskararen aurka daramaten jarrera sutsua azpimarratu beharko genuke. Ingelera euskararen gainetik ipini nahi dute, euskara heriotzara kondenatuz. EAE-n urte guzti hauetako hizkuntz politikaren emaitzak argi erakutsi digu euskalduntzea ez dela inondik inora bermatzen.

Baina egoera honen aurrean, euskalduntzearen aldeko urratsak eman beharrean ez euskalduntzearen aldeko jarrera indartu da beste behin ere. PNV-k egungo poltrona mantentzeari lehentasun emanaz, PSOE pozik uztearen aldeko jarrera hautatu du. Orain arte esaten ari garen bezala, euren negozio eta botere interesak lortzeari begira Euskal Herria saltzen ari dira. Gure eskubideak saltzen ari dira. Euskara heriotzara kondenatzen ari dira.

Zapatero eta Sarkozy-ren helburua euskara desagertzea edo agian museoren batean erakusketa gisa ipintzea izango da. UPN eta PSN-ren helburua Zapateroren aginduak bete, eta gainera globalizazioaren munduan bizi garenez ba agian datozen belaunaldiak Ingeleraz bizitzea nahiko dute, eta EAEn PNV eta EAk euskara erdararen itzalpean nola desagertzen den ikusi nahiko dute.

Baina guzti hauen gainetik botere eta diru interesak alde batera uzten duen herria dago. Benetan euskararen ofizialtasunaren bidean urrats eta borroka egiten ari den mugimendu indartsua. Duela 10 urte Bai euskarari esan bagenion 10 urte hauetan eman diren urratsei esker pausu bat harago ematera goaz, orain "Euskaraz ba" esango dugu.

Bide honetan, SEGI gazte erakundeak aldarri ozen bat egin nahi dio euskal gazteriari. Alde batetik, larunbat honetan BEC-en burutuko den ekitaldian parte hartzeko deia luzatu nahi dugu, duela 10 urte bezala herri honek pausu bat harago doala erakutsi behar baitu. Baina batez ere gure eguneroko bizitzan pausu bat harago ematera deitzen dugu gazteria, borrokan, kalean, lagunekin? bizi gaitezen euskaraz euskara bizi dadin!

Azkenik, Independentziaren bidean antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko deia egiten dugu, Euskal Herriaren askatasun bidean pausu bat harago joateko.

Etorkizuna, independentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun