"Zergatik 9,5. edizioa?" galdetuko du irakurleak. Bada antolatzaileen arabera, "10.a berehala ospatuko da, eta berezia eta desberdina izatea nahi dugu, horregatik deitu diogu honi Hatortxurock 9.5". Horrela, 10. edizioa urte hasieran aurkeztuko dute.
Hatortxurocken "baliorik handiena kontzertuak dira eta aurten, lehen esan bezala, bi karpa erraldoietan egingo dira, bost taldek joko dute hauetako bakoitzean, modu intermitentean; eta, jakina, festa erabatekoa izan dadin, hainbat DJ izango ditugu gure artean. Karpa bakoitzean kontzerturik ez dagoen bitartean arituko dira DJ hauek", azaldu dute antolatzaileek.