Esaitek, Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak, eta gizarteko beste 27 kolektibok abenduaren 27rako manifestazioa deitu dute Bilbon. 17:30ean abiatuko da Aita Donostia plazatik. Martxari babesa eman diotenen artean, ELA, LAB eta EILAS sindikatuak, Etxerat, Ahaztuak 1936-1977, Bai Euskal Herriari, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Bilgune Feminista, Eguzki edota Herria 2000 Eliza daude. Manifestazioaren xedea nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko Euskal Herriak duen "eskubidea" galdegitea da. Bitartean, bihar, “Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat, federazio bat” apustuarekin bat egiten duten kirolari eta herritarrekin argazkiak aterako dituzte Uribe Kosta eta Erandion. Lau dira jarritako hitzorduak, abenduaren 13an, larunbatarekin, guztiak: 12:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan; 12:30ean, Leioako Boulevardean; eta 13:00etan, Erandioko metro geltokiko zabalgunean eta Algortako Txiki eta Otaegi plazan. Ekimenari atxikimendua adieraztea ez ezik, argazkiak ateratzeko egindako deialdietan parte hartzea ere eskatu diete kirolariei, eta oro har herritar guztiei antolatzaileek. Argazkian, iaz Algortan batutako lagunak /
Nazio bat, selekzio bat.