Ofizialki, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izan arren, larunbat honetan ospatuko dute Barrikan. Horrenbestez, 12:30ean abiatuko dute Euskal Musika Jaia, udaleriko haur, gazte zein nerabeei zuzenduta. Musikaz Blai elkarteak jarriko dio soinua horri, beren gitarra, trikitixa, pandero, txistu, txirula, dultzaina eta albokarekin. Musikaz Blaik Xirula-Mirula Bizkaiko Musika Eskolaren eskutik eman zituen lehen pausuak, eta ikastaroak, euskarazko musika tailerrak eta musika jaiak sustatu eta antolatzen ditu. Hala ere, aurretik, 12:00etan, Liburutegien Eguna ospatuko dute. Ordu horretan, irakurketarako gida eta orri-markatzaile bereziak banatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuak eta Euskal herriko Udal liburutegiek sustatutako ekimena ezagutzera emateko asmoz. Argazkian, hainbat neska-mutil denbora pasan udako liburutegian. Argazkian, txiki zein handiak dantzan.