Haur liburutegia inauguratuko dute bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 20:57

Berangoko Udalak gune berria atondu du Berangoetako kultur etxeko liburutegian, neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Gauzak horrela, larunbat honetan, abenduak 13, inauguratuko dute haurrentzako liburutegia. Ekitaldien artean, 11:00etatik 14:00etara, euskal mitologiari buruzko tailerrak eta kanpoko jolasgunea izango dituzte txikiek. Euria eginez gero, jolasgunea eskolako patioan jarriko dute. 12:30ean, berriz, haur liburutegiaren zerbitzuei buruzko hitzaldi informatiboa eskainiko diete gurasoei. Eta ordu berean, “Alfonbra Magikoa” haurrak irakurtzera animatzeko ikuskizuna izango dute horien seme-alabek. Argazkian, hainbat ume ipuin kontalari bat entzuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun