Asteburuan ere mobilizazioak izango dira Algortan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 12a, 22:34

Gaurkoan, 440 bat lagunek egin dute manifestazioa Algortan eta beste 180 herritar inguruk Leioan, aste honetako atxiloketak salatzeko. Hala ere, Guardia Zibilen eskuetan, inkomunikatuta jarraitzen duten lagunen inguruan informazio berria ematerik ez du izan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Astelehenean Irunen atxilotutako Algortako Amets Ladislao eta Ibai Egurrola zein Leioako Jabi Gutierrez bihar eramango ei dituzte epailearen aurrera. Albiste agentzien arabera, orduan ere hartuko ditu Itzubaltzeta / Romon eta Berangon asteazkenean atzemandako Mari Mertxe Alcocer eta Maribel Prieto, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Instrukzio Epaitegiko Santiago Pedraz magistratuak. Bostak hartuko omen ditu batera. Gaur, berriz, Aitor Artetxe algortarra eta Frantzian atxilotutako beste bi lagunak espetxeratzea eskatu du Parisko Fiskaltzak. Bien bitartean, bihar, mobilizazioa izango da 12:30ean Algortako Telletxe plazan. Eta etzi Leioan jarri dute hitzordua, 13:00etan, bertoko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan. Argazkian, 450 lagun inguruk egin zuten manifestazioa asteartean Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun