Espainiako Atzerritartasuneko Araudia azalduko diete etorkinei Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 15a, 15:17

Aste honetan izango dira Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturaniztasunaren Unitatean hilabetero antolatzen dituzten Atzerritartasuneko Araudiari buruzko urteko azken bi informazio saioak. Saio horietan CEAR-Euskadi errefuxiatuei laguntzeko batzordeko abokatu talde batek Espainiako Estatutik kanpoko etorkin parte hartzaileen galderei erantzuten die. Galdera ohikoenak paperen lorpenari eta berriztapenari, jatorrizko herrialdetik familia ekartzeko betebeharrei eta lan baldintzei buruzkoak izaten dira. Informazio saioak horiek Algortan eta Itzubaltzeta / Romo herrietan izango dira. Lehenengoa bihar bertan, asteartean, egingo da Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan. Azkena berriz, larunbatean, abenduaren 20an, izango da, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazako kultur aretoan. Honakoan sarrera Ezekiel Agirre kalean dago. Biak ala biak goizeko 10:00etatik 12:00etara burutuko dira, sarrera doakoa dela. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun