Algortako Etxeandia Apezpikua eta Aretxondo kaleen artean dagoen parkea lehengoratzeko lanen egitasmoa onartu berri du Getxoko Udalak, "datorren urteko udarako bertako auzokideek erabili ahal izan dezaten". Obren aurrekontua 429.000 eurokoa da. Imanol Landa alkateak adierazi duenez, “datorren urtean antzoki berria altxatzeko lanengatik, San Nikolas eta Getxo Antzokiko plazek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteatzen da". Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, zoladura eta hiri altzari berriak ipini eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera berria egitea, irisgarritasunaren legeak agintzen duena betez, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak nabarmendutakoaren arabera. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia, Imanol Landa alkatea eta Koldo Iturbe Kultura zinegotzia, goizean, Getxo Antzokia botatzen ari zirela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!