"Iruña-Veleia, iraultza ala iruzurra?" goiburupean, astearte honetan, abenduak 16, hitzaldia emango du Josu Larrañagak, Algortako Aldai kulturgunean.
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko arduradunek azaldu dutenez, "denok entzun duzue zerbait, azken bolada honetan,
Iruña-Veleiako kulebroiari buruz. Orain dela bi urte bertatik bertara ezagutu genuen eta ordutik hona albiste asko agertu da komunikabideetan. Horregatik, Josu gonbidatu dugu, Iruña-Veleiaren berri izan gura dugulako. Hobeto kokatu nahi dugu gaia, alde bateko zein besteko iritziak ulertu nahi ditugulako". Berbalaguna izateaz gain, euskal filologoa ere bada Larrañaga, eta hurbiletik jarraitu du gaia. Biharko solasaldia 20:00etatik aurrera izango da. Bitartean, ostegunean, hilak 18, Irati Elorrieta idazle algortarraren ipuinez osatutako "Burbuilak" nobela izango dute hizpide, Aldain bertan, 20:00etan, Elorrieta bera bertan dela. Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak antolatu du saioa. Argazkian, 2006ko abenduaren 17an, Iruña-Veleiako aztarnategian izan ziren Egizuko lagunak /
Egizu.