Gabon kontzertuak izango dira aste honetan Leioan eta Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 15a, 20:12

Astearte honetan eta larunbatean, gabon kontzertuez gozatzeko aukera egongo da Kultur Leioako auditorioan. Biharko saioa 20:00etatik aurrera izango da eta, bertan, Leioako Musika Eskolako maila ertaineko ikasleen orkestra izango da taula gainean, baita horiek osatutako musika banda ere. Larunbatean, berriz, 20:30ean izango da emanaldia, Orpheo ganbera abesbatza eta Leioako Musika Banda arituko direla. Saio bakoitzak 3 euroko sarrera izango du. Bitartean, Astrabuduan, ostegun eta ostiralean egingo dituzte Gabonetako kontzertuak. Erandioko Udal Musika Eskolako ikasleek, eskolan bertan, Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian joko dute, 19:30etik aurrera, sarrera dohainik dela. Argazkian, Erandioko Musika Eskolako ikasleak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun