Ezustekorik ezean, Unai Basurko Portugaleteko marinela eta
Pakea Bizkaia belaontziaren patroiak lurra hartuko 2009ko urtarrilaren 4 eta 6 bitartean. Egun horietan Basurko Getxo udalerriko Algortako Kirol Portura heltzea espero du Pakea Bizkaiko taldeak. Egun belaontzia Ekuatoretik oso hurbil dago eta Ipar Hemisferiorantz nabigatzen jarraitzen du funtzionatzen jarraitzen duen lema bakarrarekin. Basurkok hilaren 7an agur esan zion bakarkako munduko bira den Vendee Globe lasterketari eta branka Getxo udalerrirantz, Algortako Kirol Porturantz jarri zuen, ontziko gidatze-sisteman jasandako matxura larriak, patroi portugaletetarraren ametsarekin bukatu ondoren. Egun batzutan zehar denborale batean sarturik egon ondoren eta ontziko istriborreko leman matxura garrantzitsuak zituela, Basurkok ur lasaiagotara iristea eta Pakea Bizkaia sakonago aztertzea lortu zuen. Azterketa honen ondoren jakinarazi zion estropadako antolakuntzari bertan behera utzi behar zuela. Argazkian, Unai Basurko Velux 5 Oceans txapelketan lortutako hirugarren postua ospatzen, 2007ko maiatzaren 5ean, Getxoko Kirol Portuan /
Iker Merodio.