Getxoko euskaltegiek 14.000 euroko udal laguntza jasoko dute aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 16a, 19:46

Getxoko Udalak 13.980 eurotako dirulaguntza udalerriko euskaltegien artean banatzea erabaki berri du. Ohiko dirulaguntzak dira, ikasleen kopuruaren arabera banatzen direnak. Horrela, alde batetik, Jose Antonio Agirre ta Lekube euskaltegiak 3.960 euro jasoko ditu eta Lauaxeta Euskaltegiak 6.656 euro. 16 urtetik beherako atalean, Uztarri Euskaltegiak guztira 3.363 euro jasoko ditu. Gaur egun Udal Euskaltegiak 444 ikasle ditu; Lauaxeta Euskaltegiak 251; J.A.Agirre Euskaltegiak 150 ikasle eta Uztarri euskaltegietan orotara 206 ume eta gazte daude. Horri lotuta, oso harrera ona izan dute etorkinei zuzendutako Aisa ikastaroek, guztira 49 ikasle baitaude 3 taldetan banatuta. 24 ikasle itxarote zerrendan geratu behar izan dira eta datorren urteko otsailean beste bi talde antolatzeko asmoa dago. Azkenik, udalerriko dendariei zuzendutako Dendaketan ikastaroetan 16 ikasle daude Algortan. Bai Aisa bai Dendaketan ikastaroetarako matrikulazio epe berria zabalduko da datorren urtarrilaren amaieran. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Getxoko Udal Euskaltegiko Amaia Goiri, Lauaxeta AEKko Iratxe Marta, Koldo Iturbe Euskara zinegotzia, Uztarriko Nora Zugadi eta Jose Antonio Agirreko Amaia Torrealdai, irailean, matrikulazio kanpainaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun