Lege proiektuaren helburua EAEko ikasle guztiak euskalduntzea omen da, baina, proposatutako neurriekin eta falta direnekin ezinezkoa izango da.
Nola euskaldundu ikasle guztiak B ereduaren azpitik dagoen lege batekin, jakinda eredu honetan hiru ikasletik bakarra euskalduntzen dela?
Edo, nola euskaldundu ikasleak irakasle erdaldunekin? Kontratazio berrietarako perfilik zehaztu gabe; irakasle erdaldunak euskalduntzeko Irale programa berritu gabe; irakasle eskoletan erdal adarra mantenduz?
Ikasleek zein hizkuntza gaitasun lortu behar dute? Hasiera batean B2 mailaz hitz egiten zen (EGA baino askoz baxuagoa), orain hori ere ez, helburuak argi finkatzen ez dituen legea da aurkeztutakoa.
Zoritxarrez, lege proiektua onartzen bada, lehenengo ebaluazio orokorra egin bitartean 15 urte pasako dira (4 urte indarrean jartzeko eta beste 11 lehen belaunaldia ebaluatzeko), ondoren aldaketak egin nahi badituzte beste mende laurden pasa daiteke. Legea gainera 6 urtetik behera dituzten ikasleei soilik aplikatuko zaie hasieran, hortik gorakoak dauden eredutan mantenduz. Datu hauek eskutan, argi dago euskalduntze prozesua moteldu eta ezinezko egiten lagunduko duela lege honek.
Mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion:
Leioa eta Erandioko campusa:
- Lanuztea eta elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan.
Leioa eta Itzubaltzeta / Romoko Romo-Artaza institutua:
- Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan.
Getxoko Aixerrota institutua:
- Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan.
Erandioko Ategorri-Tartanga institutua:
- Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan.
Leioako Askartza institutua:
- Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan.
Sopelako Ander Deuna ikastola:
- Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan.
Algorta:
- Elkarretaratzea Telletxe plazan, 19:30ean.