Orkatz Gallastegi berriro eraman dute Castellora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 17a, 14:43

Orkatz Gallastegi Berangoko preso gaztea astelehenean atera zuten Valdemoroko (Madril, Espainia) espetxetik eta atzo iritzi zen Herrialde Katalanetako Castello espetxera, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gallastegi, Arkaitz Goikoetxea getxoztarraren aurkako epaiketan lekuko bezala deklaratzeko eraman zuten Madrilera eta, orain, aurretik zuen destinoko espetxera bueltatu dute. Castelloko espetxea Berangotik 646 kilometrotara dago, errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun