Ostiralera arte dago Gobela kiroldegian aparkatzeko tokia eskatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 17a, 18:00

Getxoko Udalak ostiral honetan, abenduak 19, emango du bukatutzat, Gobelako udal kiroldegiko lur azpiko aparkalekuko 235 tokietatik bat errentan hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Tokiko iturriek adierazi dutenez, eskaera ugari jaso dira, 309 guztira. Gauzak horrela, tokiak, ziur aski, datorren astean banatuko dira. Hori egiterako orduan lehentasuna izango dute Itzubaltzeta / Romoko bizilagunak. Ondoren, Getxo udalerriko beste inguruetako lagunak hartuko dira kontuan. Eta azkenik, tokirik geratzekotan, Itzubaltzeta-Leioa edota Getxon lana daukaten pertsonei emango diete aukera. Dena dela, kategoria bakoitzean, eskatzaile kopuruak erabilgarri dauden plazena gaindituz gero, partzelen esleipena zozketa bidez egingo da. Aste, hil edo urtebeteko alokairuaren aukera eskaini arren, eskaera guztiak hilabeteko abonuetarako izan dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun