Lau lagun atxilotu dituzte Leioako enpresa batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 17a, 19:16

Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bi gizonezko eta bi emakume atxilotu dituzte, gaur goizaldean, ustez aipatu udalerriko pabiloi batean lapurtzen ari zirela. Gertaera 00:18ean jaso da. Udal leiaztarreko iturrien arabera, lapurrek osagai elektrikoen ekoizpenean diharduen enpresa baten kanpoko atea irekitzeko indarra erabili dute, eta furgonetan lapurtutako materiala sartzen ari zirela harrapatu omen dituzte. Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak aipatu dutenez, "hilabeteak" dira ustezko delitugile horien atzetik dabiltzala. "Modu sistematikoan jokatzen dute eta beti gauez", azaldu dutenez. Gainera, euren aburuz, zainketa gutxi daukaten pabiloiak aukeratzen dituzte, hau da, inongo babes neurririk ez dituztenak eta aldirian kokatutakoak. Argazkian, atxilotuen furgoneta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun