Kontsumo jasangarriari buruzko hitzaldia izango da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 17a, 20:04

"Eguberri jasangarriagoen alde" lelopean, ostegun honetarako, abenduak 18, hitzaldia antolatu du, Gorlizen, Uribe Kosta Mankomunitateko Ingurumen eta Kontsumo Sailak. Kontsumo jasangarriari buruzko solasaldiak Gabonetan ingurumena errespetatzea eta zaintzea duen garrantziaz jabearaztea du helburu, Gorlizko Udalak adierazi duenez. Hori dela eta, energia eta ura aurreztu, garraioak, erosketak, kontsumoa eta hondakinen birziklapenerako oinarrizko arauak emango dituzte. Hitzaldi dinamikoa izango da (egunez egun kontutan hartzeko aholkuekin) eta, gutxi gora behera, ordu t' erdiko iraupena izango du. Biharko saioa 19:00etatik aurrera izango da, Gorlizko udaletxeko batzar aretoan. Argazkian, beharginak gabon argiak jartzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun