Bertsoz eta kantaz amaituko dute urtea Erandioko euskaltzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 18a, 16:10

Erandion Euskaraz Berbots! taldeak hainbat ekimen prestatu ditu erandioztarrek eta inguruko lagunek urtea euskaraz eta gogoz buka dezaten. Etzirako, larunbata, bi plan prestatu ditu euskara taldeak: 17:30ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsozaleentzat eta 19:30ean Kantujira kantuzaleentzat. Lehenengoari dagokionez, atzo egin zuten finalerako bi gonbiten zozketa eta Iker Jalon berbotskideari egokitu zitzaizkion. Kantujiraren kasuan, berriz, "urtero lez, Deustu eta Erandioko kantugintza taldeek" saioa "egingo dute Santo Tomas egunez. Euskarazko kantak abestuz gogoa eta gorputza berotu eta kalejira egitea da plana", azaldu dute Berbotseko kideek. Hitzordua Bilboko Plaza Barriko Cafe Bilbaon jarri dute larunbatean, Bilboko Udalak eta BBK-k Santo Tomas eguneko azoka aurreratzea erabaki baitute. Gainera, "Erandioko eta Deustuko kantuzaleekin batera Santutxuko lagunak ere ibiliko dira" aurten, Berbotsekek azpimarratu dutenez. Bestalde, abenduaren 26an ohiko bertso-jira egingo dute Altzagan zehar, San Jeronimo kaleko La Plaza tabernatik abiatuta. 20:30ean. Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak eta Ipar Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunordea eta Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga trikitilari eta pandero jolea bidelagun izango dira. Azkenik, datorren urteko egutegia zabaltzeari ekin diote eta Olentzero ate joka dagoela gogoratu dute. Argazkian, Sustrai Colina eta Amets Arzallus Ibertsu txapelketan / Alberto Elosegi - Euskal Herriko Bertsozale elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun