Larunbatean zabalduko dute Getxolandia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 18a, 17:18

Larunbat honetan, abenduak 20, hasiko da Getxolandia Gabonetako parkea. Urtarrilaren 5era arte, gaztetxoenek oporraldiaz gozatzeko aukera izango dute bertan. Aurten, haur parkeak 23 urte beteko ditu. Ohi bezala, hainbat atrakzio izango dira eta, horiez gain, tailerrak eta ludoteka ere izango dira. Gainera, aurtengo nobedade gisa, "snow tubing" pista batez gozatu ahal izango dute bisitariek. Gabonetako parkea Areetako Xake plazako 2.500 metro koadroko karpapean kokatuko da, metroko sarbidearen ondoan, baita Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan ere. Atrakzioek, guztira, 4.000 metro koadroko azalera beteko dute. Sarreren prezioa 3,50 eurokoa izango da (6 bidaia) eta, ohi bezala, helduek ez dute ordaindu behar izango parkean sartzeko. Parkearen ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lehenengo egunean arratsaldez baino ez da zabalduko eta, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean 20:00etan itxiko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean parkea itxita egongo da. Argazkian, ume zein gurasoak iazko Getxolandiaz gozatzen.

Aurten, publikoak honako atrakzioak egongo dira, besteak beste: dragoia, lapikoa, scalextric-a, ohe elastikoak, puzgarriak eta txikienentzako (urte batetik hirura arteko haurrak) ludoteka. Santa Eugenia plazan, berriz, 300 metro koadroko patinajeko pista kokatuko da. Halaber, bertan haurrentzako tailerrez, paintball-az eta, nobedade gisa, "snow tubing" pistaz gozatu ahal izango dute bisitariek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun