Rock-and-roll gaua izango da bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 18a, 18:16

Ostiral honetarako, abenduak 19, rock-and-roll gaua antolatu dute Getxo aldeko Txorimalo gaztetxean. Bertan, Surfin Kaos eta Zaustu zuzenean entzuteko aukera egongo da, 20:30etik aurrera. Sarrera 3 eurotan izango da. Surfin Kaos hirukoteari dagokionez, Koldo Soret taldeko abeslari eta gitarrista denak, David Gil “Gilito” baxu-jotzaileak eta Ibon Etxebeste bateria jotzaileak sortu zuten 2002an. Beste talde batzuetan ibilitakoak ziren aurretik: Soretek Utikan (hard-rock), Euripean Sua (pop-rock), Lau Itzal (rock) eta Mugatik (hardcore) taldeetan parte hartu zuen, Etxebestek Mugatik, Kolore Biziak (punk-rock) eta Gurutze Beltzak (hardcore) taldeetan, eta Gilitok Gurutze Beltzak eta Kolore Biziak tañdeetan. Denbora pasatzeko, elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an grabatutako maketa aurkezteko 75etik gora kontzertu eskaini zituzten, baita Brasilen bira txiki bat egin ere. Geroztik bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007). Argazkian, Surfin Kaos taldea / Gaztesarea.

Koska irratiko "Gazte Uhinak" saioan egin zieten elkarrizketa, asteartean, Surfin Kaos taldeko lagunei. Irakurleak hemen dauka entzungai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun