Etzirako Santurtzin antolatu du kontzertua Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 18a, 18:44
Larunbat honetarako, abenduak 20, kontzertua antolatu du, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Eztabaida autoritarismoaren aurkako guneak. Bertan, Nerviosa talde algortarra, 4 Tragos portugaletearrak eta Con el trono de judas iruñearrak joko dute, 20:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, sartzeko ordaindu beharreko 4 euroak Eztabaida autofinantzatzeko izango dira. Algortako Euskal Herria kaleko 17. zenbakian daukaten lokala urriaren 8an inauguratu zuten gazteek, bertan kontrainformazio materialen banaketa, hitzaldiak, debateak, proiekzioak... bezalako ekintzak garatzeko asmoz. Argazkian, Eztabaida gunea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun