EHUko koruak bihar emango du Gabonetako kontzertua Abandon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 18a, 22:22

Bihar, ostirala, EHUko Koruak urtero legez Gabonetako kontzertu berezia eskainiko du Abandoko San Vicente elizan, 20:00etan. "O Nata Lux" izeneko kontzertu horrek Gabonetako izpiritua eta garai guztietako musiken eta herrialde batzuetako gabon kanta tradizionalak batu nahi ditu. Besteak beste, "Haurtxo txikia", "Cantique de Noë"l edo "Mesias" sarritan abestuko dituzte. Enrique Azurzak zuzentzen duen koru abesbatzarekin Susana Cerro sopranoa eta Aitor Olea organista arituko dira. Gabon kantez gain, gaur egungo eliz obrak ditu, besteak beste Morten Lauridsen-en "Lux aeterna" suitea. Koru eta organorako obra horren testuak argiari, Gabonen sinbolo nagusia denari, dagozkio. Euskal Herriko Unibertsitateko Koruak 30 urte bete zituen 2007an. Azken urteetan Gabonetako kontzertu berezia antolatu ohi du. Besteak beste, Bilboko publikoari eguberri errepertorioko obra nagusi batzuk eskaini dizkio, adibidez, Monteverdi-ren "Visperas de Navidad". Kontzertua irekia eta doakoa izango da. Argazkian, EHUko abesbatza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lizentziatura ekitaldian, Arriaga antzokian, 2008an / Miguel Toña - EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun