"Hil ala biziko egoeran" dago Erandioko ontziola bateko langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 19a, 13:17

CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, "hil ala biziko egoeran" dago 61 urteko L.N.G. langilea, orain egun batzuk istripu larria izan ondoren, Erandion dagoen Bilbao Centro Naval enpresan. Egun, Gurutzeta ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean daukate Murueta ontziolaren eskumendeko lantegi horretako behargina. Garabiarekin 2x4 neurriko xafla garraiatzen ari zela gertatu zen istripua. Lurrean uzten hasi zenean, kateak kakotik irten zuen eta xafla hanken gainera erori zitzaion. Langilea orduan bizkarrez erori egin zen eta buruarekin lurra jo zuen. CCOOk salaketa jartzera eta mobilizatzera deitu ditu beste sindikatuak, aipatu "gaitza" agerian uzteko. Horrekin batera, gainontzeko langile eta herritarrak premiatu ditu lan arriskuei aurre egiteko prebentzioa neurriak eskatzera, "osasuna eta bizia jokatzen ari baikara". Erakunde publikoek lan istripuak jaisteko "behar adinako presiorik" ez dutela egiten esan du sindikatuak. Argazkian, 2007ko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun