Leioako Kultura Topaguneak konbentzituta, Olentzerok gaur egingo die bisita Leioako neska-mutilei. Arratsaldean lana utzi, Uribe Kostara hurbildu, kalera atera eta 17:30ean Leioako Euskal Etxeen plazan izango da. Bertan, ordu batez, ume leioaztarrak hartu, haiekin mintzatu eta erretratua ateratzeko prest izango da Olentzero ikazkina. Gainera, garai honetan hainbat argazki dendetan gertatzen ez den bezala, ume eta gurasoek doan jaso ahal izango dituzte argazkiak, Kultura Topagunearen webgunean bertan. Horretaz gain, Gabonetako apainketak eta Olentzeroren irudiak lantzeko tailerrak izango dira plazan. Leioako Kultura Topagunea bost kultur erakunderen koordinazio gunea da, iaz sortu zutena, Lamiakoko lehenengo Euskal Jaiaren harira. Orduan, Lamiako Maskaradak erronka berrirako laguntza eskatu zuen, bertako kideek beren burua gaindituta ikusten baitzuten. Eta erantzun gisa, hainbat taldek luzatu zioten bostekoa, tartean Maskaradarekin batera Kultura Topagunea osatu duten
Berbalamiñe euskara taldea, Gure Ohiturak dantza taldea, Kurkudi kultur elkartea eta
Maritxu Teilagorri txosna batzordeak. Kultura Topaguneak euskal kultura eta kultur herrikoia sustatzea du xede. Argazkian, Olentzero iaz Iruñean /
Caravinagre.