Teatro en Huida konpainiak Mirian K. Martxante eta Leire Uchak sortu dute, baina hori eratu baino askoz lehenag ezagutu ziren, 1995ean, antzerki eskolan. Ondoren, Khea, Scaramouche eta Antzerkiola konpainietan batera aritu ziren. Seguru aski, ikusleak dagoeneko ezagunak izango ditu honako antzezlanaren batean ikusi dituelako:
- "Edipope, la historia de siempre".
- "Alias Moliere".
- "8 Olivettis poeticos".
- "Caja XXI Kutxa".
- "Nekropolis".
- "Ritos, gure azken lur zatia".
Era berean, biek Manuel Gutierrez Aragonen "Visionarios" filmean lan egin dute.
Teatro en Huida konpainiaren ezaugarriak dira antzerkia clown erara garatzea, zentzugabeko umorea erabiltzea eta antzerki fisikoa jorratzea.