Gaur abiatu da lau t'erdiko esku pilota txapelketa Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 19a, 19:42

Gaur 18:30ean zen hastekoa Sopelako VII. Lau t’erdiko Maila Nagusiko Txapelketa. Sopelako Udalak, Kurene Pilota Elkarteak eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatu dute. Final laurdenetako lehen jardunaldiarekin hasiko da txapelketa. Lehen saio horretan, Ugaitx Renobales (Tolosa, Gipuzkoa) eta Ibai Jauregi (Gasteiz, Araba) arituko dira, Aitor Mendizabal (Antzuola, Gipuzkoa) eta Ibai Perez (Sestao, Bizkaia) pilotarien aurka, finalerdietarako txartel baten bila. Datorren ostiralean, berriz, Urrutikoetxak (Lemoa, Bizkaia) eta Erauskin II.ak (Lemoa, Bizkaia) osatutako bikoteak jokatuko du Onsalo eta Ollo nafarren kontra. Aipatu partidetako irabazleek norgehiagoka jokatuko dute elkarren aurka, finalerako txartela eskuratzeko asmoz. Azken norgehiagoka baliteke urtarrilaren 5an jokatzea, ETBk erabakitzen duenaren arabera. Zortzi pilotariak lehen postuetan daude Hego Euskal Herriko lehian eta txapel preziatua izango dute helburu. Bereziki, Aitor Mendizabalek, iaz irabazi zuenez, hura berritu nahi izango baitu. Argazkian, Kurene taldeko gaztetxoak frontoian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun