Orain egun batzuk iragarri zuen Olentzerok, Bilbon abenduaren 23an izango dela. Izan ere, urtetik urtera, lana pilatu egiten zaio ikazkin zaharrari. Hori dela eta, gauzak patxadaz hartu eta, Bizkaiko hiriburura joan aurretik, Erandio aldean ibiliko da. Gaur Leioan ere izan da. Bada, bihar bertan, 17:00ak aldera, Goiherriko eskola ingurura helduko da Olentzero, Madalenako aldapatik jaitsi eta baserri-gunetik igaro ondoren, Arriagarantz abiatzeko. Bertan, errepidea hartu eta Kukularrara helduko da. Izan ere, bertoko frontoian umeentzako jaia antolatu du auzo elkarteak. Olentzerori harrera egitera doazen umeek opariak eta gozokiak jasoko dituzte. Hala ere, ez zaio larunbatean amaituko asteburuko lana ikazkinari. Igandean, Lutxanara helduko da 12:00etan. Bertan, tailerrak, puzgarriak, jolasak eta abar izango dituzte txikiek, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.