BECeko finala eta Punta Galeako surf txapelketaz arituko da bihar Koska irratia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 21a, 18:10

Bihar, astelehena, "Ukberri magazina"ren saio berezia eskainiko du Koska irratiak, Uribe Kostako irrati librea, goizeko 12etatik aurrera. FMk 108.0 dialean, larunbat honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketak emandakoaren berri eman eta horren gaineko hausnarketa egingo dute Koskako esatariek hainbat kolaboratzaileen laguntzarekin, protagonismo berezia emanez Elortzaren garaipenari zein eskualdeko bertsolariek jokatutako paperari. Hortaz, bai Xabi eta Fredi Payak izandako buruz burukoa zein bakarka eta ofizioka egindako lanak entzungai izango ditu bertsozaleak. Bestalde, bertsolaritza ez da irratsaioak izango duen gai bakarra. Behin eta berriro atzeratzen ibili den Punta Galea Surf Txapelketaz ere mintzatuko dira, bertan lehiakide den David Bustamante “Zumo” surflari sopeloztarra elkarrizketatuz. Bera Jaitsiera onenaren atalaren irabazlea izan da. Entzuleek ere zuzenean parte hartu ahal izango dute 944 913 994 zenbakira hots eginez. BECeko argazki gehiago hemen sakatuz ikus daiteke.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketari buruzko informazio gehiago

Informazio, argazki eta audi gehiago beheko guneetan topa daiteke. Bideorik, berriz, ez du aurkituko bertsozaleak. EITBk eskubideak erosi dituela eta ohiko guneek ezin izan dute irudirik eskaini.

- Ukberri.net-en argazkiak
- ukberri.net: "Xabi eta Fredi ez dira esku hutsik joan BECetik'"
- ukberri.net: "Bueltan dator durangarren 'diktadura'"
- botasarean.biz
- larrabetzu.org
- bertsoa.com
- berria.info
- gara.net
- deia.com
- Wikipedia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun