Txakurren jabeei zuzendutako kanpainan lanean dihardute Leioako Behargintzak trebatutako zortzi lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 22a, 20:22

Auzolan egitasmoaren bitartez, oinarrizko errenta jasotzen duten lau gizon eta lau emakume trebatzen ibili da, azken hilabeteotan, Leioako Behargintza. Bada, dagoeneko lanean dira aipatu lagunak. Udalak martxan jarri duen txakurren jabeei zuzendutako kanpainan beharrean dihardute. Euren eginkizuna herriko lorategietan euren txakurrak paseatzen dabiltzan herritarrei kanpainaren berri ematea da. Horretarako, eskuorriak banatzen dituzte eta jabeei euren abereen kakak ez jasotzearen ondorioak azaltzen dizkiete. Horretaz gain, kakak batzeko poltsak banatzen dituzte. Kale zein berde guneetatik abereen gorotzak ez jasotzeak 30,05 eurotik 601,01 euroko zigorra ekar lezake. Zortzi lagun horiek sei hilabeteko kontratua daukate, hots, datorren ekainera arte. Argazkian, beharginetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun