Bi euskara plan onartu ditu Getxoko Udal Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 23a, 15:12

Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak, Udal Gobernu Taldea, bi euskara plan onartu ditu aste honetan, eta ostiralean aurkeztuko ditu, prentsaurrean. Onartutako egitasmoak Euskara Biziberritzeko II Plan Nagusia eta Getxoko Udalaren Erabilera Plana dira. Biak ala biak, Getxoko Udalbatzatik igaro gabe onartu dituzte, aurreko planak ez bezala. Izan ere, II EBPN plana 2003an hasi eta 2007ra arte luzatu zen Getxoko I EBPNren jarraipena da. 2008ko otsailaren 14an, Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak batera aurkeztu zuten 2008tik 2011ra indarrean izango litzatekeen bigarren planaren zirriborroa Algortan, helburua "euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatzea" zuela. PPk eta PSE-EEk plana onartzeko asmorik ez zuela adierazi zuten publikoki eta EHEk ere kritikatu zuen. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Koldo Iturbe euskara zinegotzia, Miren Dobaran BFAren euskara arduradunarekin eta Lakuako ordezkariarekin batera otsailean.

Getxoko Udalaren Erabilera Plana, berriz, 2002ko Getxoko Udalaren Euskara Plana ordezkatzera ei dator. Plan hori EAJ, PP, EA eta ezker abertzalearen sostengua jaso zuen Udalbatzan, PSE-EE abstenitu egin zela. Bertan udal langileen profilak, udaletxeko errotulazioa, eta kaleen udal errotulazioa euskalduntzea finkatzen zen. EHEk behin eta berriro egindakoa kritikatu du "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpainaren bidez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun