Maribel Prieto berangoztarra Soto del Realdik (Madril, Espainia) atera eta Avilako Brieva espetxera eraman dutela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak,
Etengabe bitakoraren bitartez. Brieva Berangotik 449 kilometrotara dago. Mari Mertxe Alcocer andre algortarra ere kartzelaz aldatu dute. Dirudienez, hasiera batean Avilara eraman, baina gero Salamancako Topas espetxera eraman zuten. Bertan daukatela jakinarazi zuten atzo bere etxekoek. Topas Getxotik 412 kilometrotara dago. Bitartean, aldaketarik egon ezean, Soto del Realen jarraituko lukete Algortako Ibai Egurrola eta Amets Ladislao, eta Leioako Jabier Gutierrez. Orain bi aste atxilotu zituen bostak Irunen, Itzubaltzeta / Romon eta Berangon Guardia Zibilak. Guztiek salatu zuten
"basatiki torturatuak" izan zirela. Hori dela eta, manifestazioa izango da igande honetan, abenduak 28, 13:00etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta. Hala ere, bi egun lehenago, hilak 26, hilabeteko azken ostirala eta urteko azkena, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkarretaratzeak egongo dira Euskal Herri osoan; baita Uribe Kosta eta Erandion ere. Argazkian, abenduaren 28ko manifestazioko kartela.