Giza Eskubideen omenezko kalea izango du Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 23a, 20:08

Sopelako Udalbatzak Giza Eskubideen Nazioarteko Deklarazioari buruzko mozioa onartu zuen, abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, urteko azkena alegia. Hartara, "Giza Eskubideak" izendapena jarriko diote udalerriko kale bati. Bestalde, Udalhitz 2008-2010 hitzarmenarekin bat egitea ere adostu zuten aipatu udal batzarrean. Horrek tokiko korporazioen soldata eta lan baldintzak arautzen ditu. Besteak beste, udaletxeetako langileentzat KPI gehi puntu bateko urteko soldata igoera aurreikusten du Udalhitzek. Halaber, Udaltzainak C1 taldean sailkatzen ditu. Azkenik, alderdi guztiek begi onez ikusi zuten Kurtzion kultur gune berria egitea. Aho batez onartu zen, osoko bilkuran, lanen azken egiaztapena. Kurtzioko kultur etxeak Gazte Bulegoa, 200 pertsonentzako areto nagusia eta haur eta gazte jendearentzako jardueretarako gelak izango ditu. Lanen hasierako aurrekontua 218.750,05 euro da. Bestalde, osoko bilkura berean, Osteiko izeneko sektoreko plan partziala onartu egin zen. Urduliz parean dago eta, bertan, babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Argazkian, azaroan egindako ez ohiko osoko bilkura Sopelan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun