Errege Magoen desfilean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 23a, 20:26

Sopelako Udalak Errege eguneko bezperako (urtarrilak 5, astelehena) desfilean esku hartzeko deia luzatu die herritarrei. Laguntzeko prest dauden gazte, haur zein nagusiek, bi modu dituzte harremanetan jartzeko: 944 065 519 telefono zenbakira deituz edo hall-kulturala[abildua]sopelana.net helbidera idatziz. Hala ere, aurretik badaukate zertaz gozatu sopeloztar guztiek. Bihar bertan, Gabon egunean, Olentzerok bisitatuko du Sopela. Horrenbestez, 17:00etan abiatuko da kalejira Larrabasterrako Urgitxieta plazatik. Iberre zubia, Etxebarri zeharkalea eta Zubigane, Landabe eta Sabino Arana kaleak igaro eta Udaletxeko plazara helduko da. Bertan harrera egingo diote ikazkinari. Argazkian, Errege Magoei harrera iaz.

Hala ere, hortxe ez dira bukatuko Gabonetako ekitaldiak Sopelan. Abenduaren 27tik 29ra bitartean, Gabonetako Parkea egongo da zabalik pilotalekuan, neska-mutilen gozamenerako. Gainera, aipatu lehenengo egunean, larunbatean, Lakrikun taldeak "Greban Gaude" antzezlana eskainiko du, udaletxeko sarreran, 19:30etik aurrera. Egun berean, Uribe Bazterra musika bandaren kontzertua izango da elizan, 20:00etan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun