Zortzi urte beteko ditu bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 23a, 20:41

Asteazken honetan, abenduak 24, zortzi urte beteko ditu Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreak. Hori ospatzeko, Koska irratiko lehenengo saioa (2000-12-24) entzungai izango da, bihar bertan, eta etzi, 10:00etatik aurrera. Arratsaldean ere 17:00etan emitituko dute. Aldi berean, nahi duen guztiak Koskairratia.com webgunean dauka eskuragarri aipatu saioaren audioa (hemen ere entzun daiteke). Bitartean, urte guzti hauetan izandako lagun eta entzule guztiei eskerrik beroenak eman dizkiete Koskako lagunek. Baita urte askotarako izan dadila opa ere. Argazkian, Sopelako Ander Deuna ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak 2006kooo udan, Koska irratia ezagutzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun