Olentzero eguna ospatzeko antzezpena egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 23a, 21:03
Asteazken honetan, abenduak 24, ehun lagunek baino gehiagok parte hartuko dute Olentzero egunerako prestatutako antzerki saioan. Gauzak horrela, lehenengo zatia, "Jentilak" izenekoa, 17:30etik aurrera egingo dute, Laubideta plazatxoan. Bertan, makil-dantza, txotxongilo dantza, musika eta kantak izango dira. Bigarren zatia, “Herritarrak”, berriz, Jose Antonio Agirre plazatxoan egingo dute. Zapatarien dantza, jorrai dantza, musika, txistua eta kantak ere izango dira bertan. Azkenik, kale nagusitik kalejiran joango dira guztiak, Eliz plazaraino, Olentzerorekin egoteko. Mari Domingik Gorlizko emakumeen zapia eramango du buruan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun