Gabonetan ere euskal errepresaliatuak gogoan izango dituzte Leioan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 24a, 13:17

Leioako Esker Abertzaleak adierazi duenez, data hauek lagun eta senideak mahai baten inguruan elkartzearekin lotzen ditugu nahitaez. Hala ere, "milaka euskal familietan senideren bat faltako da eta ezingo dituzte egun hauek guztiz disfrutatu", gogoratu dutenez. Euren hitzetan, "erbesteratzearen zalantzak edo kartzelaratzearen gogortasunak bete ezinezko hutsuneak uzten dituzte, osatugabeko irribarreak marrazten dituzte". Besteak beste, orain bi aste atxilotu zuten Xabier Gurierrez "Guti" leioaztarraren espetxe hurbila aipatu dute. Guardia Zibilaren eskuetan 5 egun inkomunikaturik egon ondoren, epailearen aurrean tortura eta tratu txarrak salatu zituen. Gauzak horrela, gaur bertan, amnistiaren aldeko Olentzeroa izango dute, 17:00etatik aurrera, Plaza Gorrian. Beranduago, 19:30ean, Itzubaltzeta / Romotik igaroko da Olentzero eta bertako AAMk Brankan harrera egiteko deialdia luzatu die auzokideei. Gainera, baserritarrez jantzita joatea eskatu die.

Hala ere, ez da Gabon egunekoa garai hauetarako egin duten deialdi bakarra. Abenduaren 26a, urteko azken ostirala izanik, euskal errepresaliatuen aldeko elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Boulevardean. Urteko azken egunean, abenduaren 31n, berriz, borrokalarien aldeko brindisa egongo da, 19:00etan, Plaza Gorrian. Azkenik, Etxeratek urtarrilaren 3rako Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du Leioako Ezker Abertzaleak. Aita Donostia plazatik abiatuko da, 17:00etan.

Leioatik.org bitakoran zabaldutako oharra:

Gabonetan elkartasuna: "Euskal errepresaliatuak etxera"

Data hauek lagun eta senideak mahai baten inguruan elkartzearekin lotzen ditugu nahitaez. Milaka euskal familietan senideren bat faltako da eta ezingo dituzte egun hauek guztiz disfrutatu. Erbesteratzearen zalantzak edo kartzelaratzearen gogortasunak bete ezinezko hutsuneak uzten dituzte, osatugabeko irribarreak marrazten dituzte. Honela burura datorkigu Gutiren atxiloketa eta espetxeratze hurbila, zeina guardia zibilaren eskuetan 5 egun inkomunikaturik egon ondoren epailearen aurrean tortura eta tratu txarrak salatu dituen.

Justizian, oinarritutako bakea izango duen etorkizunaren itxaropenak, ezin gaitu merezi ez dugun sufrimendua dakarkigun errealitatetik urrundu. Euskal Herrian eragile politiko, sindikal eta sozial gehienek presoen eskubideen aldeko apustua egiten duten bitartean, estatu frantses eta espainiarreko agintariek ez dute inolako pausurik ematen errespetu hau gauzatu dadin. Guztiz kontrakoa. Dispertsioaren areagotzea eta osasun asistentzi eza, EHUn ikasteko edota lagun eta senideekin murrizketarik gabe komunikatzeko eskubidearen murrizketa sistematikoen aurrean aurkitzen gara.

Dispertsioak ez dakar soilik gure senide eta lagunak bere ingurunetik aldentzea; dispertsioa Euskal Preso Politikoen kolektiboa apurtzeko neurri politikoa da, berau ahuldu eta neurri errepresibo sakonagoak ezarri ahal izateko. Presoei eta beraien inguruko lagun eta senideei eragiten dien presio neurria da. Kartzelako murruen barruan zein kanpoan hiltzen duen neurria da, ziega bat baino gehiagoko murruak eta errepideak ditugularik honen lekuko tristeak.

Ez da erreza estatuen kartzela politikak zenbat eta nolako sufrimenduak sortzen dituen jakitea, baina sortzen dituela ulertzea erreza da, baita, ez dela legezkoa ezta justua ere. Zoritxarrez, ez dirudi estatuek min hau arintzeko eta egoera honekin bukatzeko asmorik dutenik. Irailean, Estatu Espainiarreko fiskaltzak ikasturte politiko honetarako betebehar nagusietako bat dispertsioan sakontzea zela esan zuen, honela kartzeletako loturak puskatzeko. Zoritxarrez, horretan ari dira.

Euskal errepresaliatuak etxera!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun