Ostiraletik igandera, Getxodantzan egitasmoaren hirugarren edizioa egingo da Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian. Danza Getxo kultur elkarteak antolatuta, udalerriko eta inguruetako dantzarien eta dantza ikasleen prestakuntzarako egokituta dauden ikastaro bereziak egongo dira aipatu egunetan. Matrikularen prezioa 70 eurokoa izango da espezialitate bakoitzeko (60 euroko Danza Getxo kultur elkarteko eta Getxo Kirolak erakundeko bazkideak diren pertsonentzat), eta 60 eurokoa umeentzako klasikoa espezialitatean. Dantzari interesatuek kasuan kasu egokia izango den diru-sarrera egin behar dute 3084 0059 48 6400015374 kontu zenbakian (Ipar Kutxa), eta sarrera horretan izena eta espezialitatea adierazi behar dituzte. Aurtengo edizioan, Ander Zabala (dantza garaikidea), Elvira de Andres (dantza estilizatua eta flamenkoa), Mercedes Villanueva (klasikoa) eta Clara Perez (jazz lirikoa) izango dira gonbidatutako profesionalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!