Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala osoaren bideo edota audioak eskuragai daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 24a, 17:55
Areetako Berantzagik gaur antolatutako goizeko ekitaldietan, Jone Uriak Olentzerori Barbie bertsolari bat eskatu ondoren, ALBEko gaztetxoek bertsotan azaldu dute bihar goizean ikatza ez jasotzeko estrategia. Horien aburuz, urte osoan zehar ona izan ordez, egin beharrekoa errazagoa da: bertsolariak eskuak urratu arte txalotzea, alegia. UKBERRI.NETek irakurleek ikatza jaso dezaten ez duenez gura, guztion eskura jarri du norberak bere etxean eta nahi duenean, etb3ko gaueko programazioari itxaron beharrik gabe, txaloka orduak emateko aukera. Horretarako, pasa den larunbatean BECen jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala osorik eskaintzen du: ia 200 argazki eta UKBERRI.NETek eta Larrabetzu.org-ek grabatutako audioak moztu eta bertso bakoitzak bere aldetik entzuteko parada ematen du. Gainera, Bizkaiko Bertsolari Elkarteak zabaldutako bideoekin estekak eskaintzen ditu, Xabi Payak orain dela aste batzuk "Berria" egunkarian iradokitzen zuenez, bertsoak ikusteko direlako. Bestalde, zuzenean ere txalo zaparradak emateko aukera izango da gaur eta datozen egunotan. Gaur, 18:00ak aldera Villamonten, Algortako Olentzero batzordearen eskutik San Nikolas ikastolako bertsolariek abestuko dute, gai jartzailea Itxaso Paya izango dela. Etzi, ostirala, berriz, Erandion Euskaraz Berbots! taldeak ohiko bertso-jira egingo du Altzagan zehar, San Jeronimo kaleko La Plaza tabernatik abiatuta, 20:30ean, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin. Bestalde, 28an, Inuzente Egunean, Abante! Bilboko konpartsak Onintza Enbeita eta Xabi Paya bera jarriko ditu kantari Zazpi Kaleetatik. Hitzordua goizeko 12etan izango da, Abantegunean, Barrenkale 12n. Argazkian, Fredi BECen egindako saio ona eta zaletu apartak dituela ospatzen.
Audioak eta bideoak eskuragai

- Fredi Payak ALBEri eta Asentsio Bidaurrazagari abestutako lehenengo agurra (mp3).

- Iratxe Ibarraren lehenengo agurra (mp3).

- Etxahun Lekueren lehenengo agurra (mp3).

- Xabi Payak Euskaldunetik BECera egindako jauziaz eta txapela eskuratzekotan saltoka emateko distantzia handiagoaz abestutako lehenengo agurra (mp3).

- Unai Iturriagaren lehenengo agurra (mp3).

- Igor Elortzaren lehenengo agurra (mp3).

- Onintza Enbeitaren lehenengo agurra (mp3).

- Arkaitz Estiballesen lehenengo agurra (mp3).

- Zortzi bertsolarien hasierak agurrak (botasarean.biz webguneko bideoa)

Zortziko nagusian ofizioka

- Fredi Payak eta Iratxe Ibarrak zortziko nagusian abestutako ofizioa eskaleen paperan (mp3).

- Fredi Payak eta Iratxe Ibarrak zortziko nagusian abestutako ofizioa eskaleen paperan (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Etxahun Lekuek eta Xabi Payak zortziko nagusian abestutako ofizioa, haien aititea desagertu zen gerran eta gorpua topatzeko esperantza agortu zaie (mp3).

- Unai Iturriagak eta Igor Elortzak zortziko nagusian abestutako ofizioa sexu bereko bikotekideen rolean sartuta (mp3).

- Unai Iturriagak eta Igor Elortzak zortziko nagusian abestutako ofizioa sexu bereko bikotekideen rolean sartuta (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Onintza Enbeitak eta Arkaitz Estiballesek zortziko nagusian abestutako ofizioa jubilatutako bikotekideen rolean sartuta (mp3).

Zortziko txikian ofizioka

- Xabik eta Fredik zortziko txikian abestutako ofizioa. Gurasoak dira, logelan sartuta dagoen seme nerabearenak (mp3).

- Xabik eta Fredik zortziko txikian abestutako ofizioa. Gurasoak dira, logelan sartuta dagoen seme nerabearenak (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Iratxek eta Etxahunek zortziko txikian abestutako ofizioa. Iratxe psikologoa da, Etxahun, berriz, sexshop baten ugazaba (mp3).

- Arkaitzek eta Unaik zortziko txikian abestutako ofizioa. Donejakueko bidea egiten ari diren lagunak dira, daramaten astoa lurrera erori da eta ez da mugitzen (mp3).

- Igorrek eta Onintzak zortziko txikian abestutako ofizioa. Mahaia paperez gainezka duten funtzionarioak dira (mp3).

- Igorrek eta Onintzak zortziko txikian abestutako ofizioa. Mahaia paperez gainezka duten funtzionarioak dira (botasarean.biz webguneko bideoa)

Hamarreko txikian ofizioka

- Fredik eta Etxahunek hamarreko txikian abestutako ofizioa. Umeak dira, Gabonetan daude eta aurten Olentzero ikustea deliberatu dute (mp3).

- Iratxek eta Xabik hamarreko txikian abestutako ofizioa. Hildakoak dira, Iratxek ehunaka eman du lurperatuta eta gaur Xabi ekarri dute (mp3).

- Iratxek eta Xabik hamarreko txikian abestutako ofizioa. Hildakoak dira, Iratxek ehunaka eman du lurperatuta eta gaur Xabi ekarri dute (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Unaik eta Onintzak hamarreko txikian abestutako ofizioa. Haserretutako bikotea dira Ohean sartu eta Onintza zurrunkan hasi da (mp3).

- Unaik eta Onintzak hamarreko txikian abestutako ofizioa. Haserretutako bikotea dira Ohean sartu eta Onintza zurrunkan hasi da (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Igorrek eta Arkaitzek hamarreko txikian abestutako ofizioa. Ume jaioberriak dira (mp3).

Puntuei erantzunez

- Fredi puntuei erantzuten (mp3).

- Iratxe puntuei erantzuten (mp3).

- Etxahun puntuei erantzuten (mp3).

- Xabi puntuei erantzuten (mp3).

- Unai puntuei erantzuten (mp3).

- Igor puntuei erantzuten (mp3).

- Onintza puntuei erantzuten (mp3).

- Arkaitz puntuei erantzuten (mp3).

- Etxahun eta Arkaitz puntuei erantzuten (botasarean.biz webguneko bideoa)

Bakarkako lanak

- Fredi bakarkako lanean (mp3).

- Iratxe bakarkako lanean (mp3).

- Etxahun bakarkako lanean (mp3).

- Etxahun bakarkako lanean (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Xabi bakarkako lanean (mp3).

- Unai bakarkako lanean (Larrabetzuko.org-k zabaldutako grabaziotik ekoiztutako mp3).

- Igor bakarkako lanean (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Onintza bakarkako lanean (Larrabetzuko.org-k zabaldutako grabaziotik ekoiztutako mp3).

- Arkaitz bakarkako lanean (botasarean.biz webguneko bideoa)

Buruz burukoa

- Unaik eta Igorrek zortziko txikian egindako ofizioa. Unaik sexu beharrak bikotekidearekin asetzea nahiago du, Igorrek berak bakarrik nahiago du (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Igorrek eta Unaik seiko motzean egindako ofizioa. Igor eta Unai eltzo odol zurgatzaileak dira, BECera heldu eta eguneko lana plangintzatzen ari direnak (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Unai kartzelako lanean (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Igor kartzelako lanean (botasarean.biz webguneko bideoa)

- Bertsolari guztien azken agurrak eta sari emanaldia (botasarean.biz webguneko bideoa). Bertan, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur sailburua eta Ondarroako Gestorako kideari publikoak emandako txistukada handia ez da ageri.

- Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur sailburua eta Ondarroako Gestorako kideari publikoak emandako txistukada handia (Larrabetzuko.org-k zabaldutako grabaziotik ekoiztutako mp3).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun