Astelehenera arte dago maitasun gutunen lehiaketan parte hartzeko aukera Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 24a, 20:38

Astelehen honetan, abenduak 29, amaituko da epea, Leioako Maitasun Gutunen X. Lehiaketan parte hartzeko. Gutuna literatur generoa da berez. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, ekimena antolatu du berriro Leioako Udalak. Jakin beharrekoa da, lehiaketa lau kategoria desberdinetan banatuko dela parte hartzaileen adinaren arabera: lehen taldea 18 urte beherakoentzat, bigarrena 19 urtetik 30 urtera bitartekoentzat, hirugarrena 31tik 55 urtera, eta azkena 56 urtetik gorakoentzat. Horrela zehaztu dute lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun