Kortesenabarri baserria berriztatu dute Leioako Enplegu Tailerreko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 24a, 20:57

Leioako Enplegu Tailerreko ikasleek Kortesenabarri baserria berriztatzen amaitu dute jada. Hiru urtez izan dira harginak, igeltseroak eta arotzak baserriaren konponketa lanak egiten. Guztira 100 lagunek parte hartu dute ekimenean. Gehienak leioaztarrak izan badira ere esan behar da beste batzuk Getxo, Sopela edota Gorlizekoak izan direla. Kopuru osoaren herena emakumeak izan dira. Proiektu horren amaierarekin, Enplegu Tailerra hurrengo lanarekin hasi da, Ondizeko dorretxearen berreskurapenarekin alegia. Gaur bertan abiatu dute egitasmoa. Espainiako INEM erakundearen Areetako bulegoan 200 eskari jaso diren arren, 24 pertsona baino ezin izango dute parte hartu proiektu berriaren lehen fasean. Ondizko dorretxea konpontzeko lanak hiru urtez luzatuko direla uste dute udal iturriek. Lanak INEMek, Europako Gizarte Fondoak eta Leioako Udalak ordainduko dituzte. Argazkian, Kortesenabarri baserria.

2005ko ekainean hasi ziren Kortesenabarri baserria berriztatzen eta hiru fase ezberdin izan ditu proiektuak. Lehena, urte bete iraun zuena, zolatik eraikina altzaten hasi zenean. Ohiko ekintzetaz gain herginek harrizko horma bat altzatzen hasi ziren beheko solairuko leihoetara arte heltzen zena. Bestetik, igeltseroek aldalekuen eraikina egin zuten eta geroago lan tokia bihurtuko zen aterpea jarri zuten, aldi berean, arotzak aurrerago erabiliko ziren ateak eta leihoak egiten hasi ziren.

Bigarren fasea 2006ko abendutik 2007ko abendura arte iraun zuen. Denbora honetan lanbidean aritzeko oinarrizko gauzak ikasteaz gain, harginek horma altzatu zuten teilatupera arte, arotzek egitura guztiko habeak amaitu eta kokatu zituzten, eta igeltseroek Errotazaharraren teilatua berregin zuten, beste lan batzuk hasteaz gain.

Azkenik, hirugarren fasean, gaur arte iraun duena, igeltseroek teilatupetik hasi eta barruko aldearekin jarraitu zuten, arotzek lurzorua jarri zuten eta eskailera altzatu zuten, baserriko ate eta leiho guztiez gain. Harginek, artean, kanpokaldea txukundu zuten.

Ondizko dorretxea

Ondizko dorretxea konpontzen hasiko diren lagunak bi multzotan sailkatu dituzte. Alde batetik hargin eta igeltsero lanak egin beharko dituzte batzuek, batez ere lan gehienak harriekin izango direlako. Guztira 14 langile izango dira lanean, monitore bi, hargin irakaslea eta igeltsero irakaslea. Bestetik, arotzen tailerra ere badago. Bertan 10 langile eta arotz irakasle bat izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun