Igandean Algortan gertatutako erasoa "arrazistatzat" jo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 12a, 13:25

"El Correo Español" egunkariak atzo horren berri eman ostean, igande goizaldean, Algortan hainbat laguni egindako erasoa "kutsu arrazista" daukala salatu du Sare Antifaxistak. Abderrahim marokoar jatorriko lagunari "jipoi izugarria" eman zioten hainbat ezezagunek. "Bost ziren. Furgoneta beltz batetik atera eta beisbol bateekin jo ninduten. Berehala kordea galdu nuen", adierazi duenez. Bi hortz galdu zituen eta oraindik eriondo da gaztea. Atzo salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean, "arrazista" deritzon erasoagatik. Getxoko Udaltzaingoak ere gertaeraren berri eman zuen. Hala ere, ez zuen zehaztu erasotako laguna marokoarra zenik, ezta beisbol bateekin jo zutenik. Tokiko polizia iturrien arabera, bi ibilgailutan ihes egin zuten ustezko erasotzaileak, Clio autoa eta Nissan Vanete furgoneta grisa, eta horien jabeak nortzuk diren omen dakite jada. Azken ibilgailu hori "udaltzainekin zihoan biktimetako baten laguntzaz" atzeman zutela diote Udaletik. Abderrahimek arabera, ordea, erasotzaileen bila joatea eskatu zienean, "ezertxo ere egin ezin" zezaketela erantzun zioten udaltzainek. Argazkian, Getxoko udaltzain bat motor gainean.

Goizaldeko laurak aldera izan zen gertaera. Abderrahim eta beste lagun bat etxera zihoazen, parrandan ibili ostean. Algortako metro geltoki parean hiru morroi topatu zituen bikoteak. "'Moros de mierda' deitu eta gure herrira joan gintezela oihuka eraso ziguten", gogoratu du gazteak. Alde egin beharrean, buelta eman eta eztabaidan hasi zen Tangerreko gaztea. Handik hamar minutura furgoneta beltz bat -grisa udaltzainen arabera- agertu zen bertan. Bertatik bost tipo atera eta beisbol bateekin joka hasi zitzaizkion Abderrahimi. "lehenengo kolpean" kordea galdu eta, esnatu zenean, ezpainak odoletan zituen, bi hortz galduta, eta kolpez beteta zeukan gorputz osoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun