Getxoko Udalbatzak 1936ko gerraren, horren aurreko gatazka zibilen eta Frankismoaren biktimak omentzea adostu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 2a, 21:47
Joan den ostiraleko (ekainak 26) osoko bilkuran, 1936ko gerraren, horren aurreko gatazka zibilen eta Frankismoaren biktimak omentzea adostu zuten, aho batez, Getxoko Udalbatza osatzen duten alderdi politikoek. Horren arabera, aipatutako biktimen omenetan eta ezagutzan apaingarrizko elementu bat egin eta ipiniko dute udalerriko leku enblematiko eta publiko batean. Lehenengo ekitaldia 2010ko lehenengo hiruhilekoan egingo da, azken udal batzarrean adierazpen instituzionala (pdf) onartu ondoren, aintzat hartzeko lan egiten segituko baita. Imanol Landa alkateak "pozik" agertu zen, “biktimen aintzateste historikoa egiteko adostasunean oinarrituta bigarren akordioa lortu dugulako, joan den martxoan terrorismoaren biktimak aintzatesteko onartutako adierazpen instituzionalaren ondoren etorriko delako”. Aipatu hilaren 25ean ETAk hildako 15 pertsonekin batera, GALek eraildako Xabier Galdeano omentzeko asmoa iragarri zuen Getxoko Udalaren Bozeramaileek Batzordeak. Hala ere, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "iraingarritzat" jo zuen ekimena, tokiko erakundeari "Galdeanoren izena erabili nahi izatea" egotziz. Argazkian, Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak adostu ostean, ostegunean eman zuten egitasmoaren berri Landa alkateak eta EAJ, PP, PSE-EE eta Alternatiba (lehen Ezker Batua) alderdietako eledunek / Urtzi Altube - Ilanda.eu.
Imanol Landa alkateak “Getxon konpondu gabe zegoen gai historikotzat” jo zuen 1936ko gerraren, horren aurreko gatazka zibilen eta Frankismoaren biktimen gaineko auzia. Udal agintariaren arabera, 2gure herriko historiaren atal beltz eta mingarri hauen biktimen errealitatea, justizia historikoagatik, ahanzturan ez uztera zuzendutako ibilbidea hasiko dugu, betiere adiskidetze eta adostasun klabean ulertutako aintzatespen eta omenaldiaren bidez. Helburua honelakorik berriro ere ez gertatzea da”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun