Ostegunean lan istripuan hildako leioztarraren heriotza salatuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 20a, 20:20

Pasa den ostegunean, apirilak 16, 43 urteko J.G.R igeltseroa hil egin zen lan istripu baten ondorioz. Leioaztarra Construcciones Balzola enpresaren langilea zen eta Promociones Arenal Grupo Suquia SL enpresa sustatzailearen eraikinean ziharduen. Berarekin 21 langile dira jada 2009 urtean Euskal Herrian hil egin direnak. LAB sindikatuak heriotza horiek eta horiek eragin dituzten azpikontratazioa eta behin-behinekotasuna salatuko ditu bihar Leioako Boulevard-ean, arratsaldeko 8etan, "Lan istripu gehiagorik ez!" lelopean. Gaur ere, bi elkarretaratze egin ditu sindikatu abertzaleak. Lehenengoa, Bilboko Barrainkua kalean egin dute goizean, ostegunean J.G.R. hil zen obraren aurrean. Bigarrena, arratsaldean burutu dute beste gizarte erakundeekin batera, "Aski da! Eredu ekonomikoa aldatzera goaz! Lan baldintzek hil egiten dute! Erantzuteko garaia da. Lan istripurik ez!" leloen pean. Argazkian, 2007ko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun